Nontzeberri

Bizkaiko kultur jarduera sustatu, indartu eta bermatzeko laguntzak

Euskara eta Kulturako Foru Sailak 300.000 euroko partida bat onartu du, Bizkaiko hainbat udalerriek kultur jarduerak egin ditzaten. Demografikoki txikiagoak diren udalerriei laguntza ematea da helburua.

Laguntzak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udaletan emango dira folklore-jarduerak, arte eszenikoak, ikus-arteak, ikus-entzunezkoak, eta literaturaren sustapena egiteko. Bestalde, Foru Aldundiak 46.000 euro bideratu ditu Ertibil-Bizkaia erakusketa ibiltarirako eta beste 25.000 euro ikus-arteen erakusketa koordinatuen programak bultzatzeko.

Ertibil-Bizkaia erakusketa ibiltariaren beste edizio bat abiatuko da pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa sorkuntza bultzatzeko, eta gizarteak gaur egungo artearen arloko berriena eta pluralena ikusteko aukera eskaintzeko. Erakusketan, gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, eta horiek erakusgai jarriko dira Bizkaiko zenbait udalerritan. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 27tik 31 bitartean egongo da zabalik. Informazio guztia web orri honetan kontsultatu daiteke: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Euskara eta Kulturako Foru Sailaren esanetan, “diru-laguntzaren xedea, eskatzaileen ekintza sustatu eta osatzea da, ez jardueraren gastu guztiak finantzatzea. Onuradunak udalak, udal erakunde autonomoak eta udal fundazioak izan daitezke”.

Exit mobile version