BERTSOTAN

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren kanporaketa, gaur

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa bidean da. Joan dena asteko astelehenean izan zen saioa. Galdakaon izan zen eta Kelmene Abaitua berriztarrak irabazi zuen. Beraz, finalerako sailkapena lortu zuen. Bigarrena, Gordexolan izan zen eta Enara Gallastegik irabazi zuen.

Gaur, apirilaren 7an, Igorren, Lasarte aretoan, Aiala Irurtia, Amaia Gallastegi, Emile Zabala, Iradi Barrenetxea, Iraia Lauzirika, June Legarretan eta Oskar Joseba de Rueda bilduko dira hirugarren kanporaketa jokatzeko.
Eta apirilaren 9an, Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia eta Naroa Iturrioz Durangoko Kurutziaga Ikastolan arituko dira, azkeneko saioan.

Finala Iurretan izango da maiatzaren 31n.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button