Nontzeberri

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala

Larunbatean izango da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Gernika-Lumoko Astran; idatzizko eta bat-bateko finalak egingo dira. Horrekin batera, Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna ere egingo da, egun berean.

Bada, 10:00etan, bertso idatzien finala izango da, eta 11:30ean, bat-bateko sariketaren finala. Honakoak lehiatuko dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu.

Gero sari banaketa eta bazkaria egingo dira, 13:30ean eta 14:30ean hurrenez hurren, eta arratsalde partean, 16:30ean, bertso eskolen tartea izango da. Amaitzeko, erromeria Oskar Estangaren eskutik, 19:30ak arte.

Exit mobile version