Nontzeberri

Bizkaiko bertsolaritzako ikasleak Balmasedan bilduko dira

Maiatzaren 6an, Bizkaiko bertsolaritzako ikasleak elkartuko dira Balmasedan, Bizkaiko Eskolarteko Sariketen finalaren harira. Aurten ere lau kanporaketa jokatu dira Bizkaian: Deustun, Durangon, Getxon eta Lemoan.

Bizkaiko 18 urtetik beherakoek parte hartuko dute, bi mailatan: idatzizkoan eta bat-batean. Honakoak izango dira bertan:  Amaiur Atxa (Areatza), Ander Sarriugarte (Durango), Bittor Altube (Abadiño), Gorka Pagonabarraga (Durango), Iruri Altzerreka (Berriz), Maddi Egiguren (Santutxu), Maite Sarasola (Deustu) eta Peru Irastorza (Getxo).

Eta hori egin bitartean, Balmasedan, egitarau zabala atondu da jai giroa dastatzeko. Goizeko 10:00etan Eskolarteko bertso idatzien finala izango da frontoian; geroago, Eskolarteko bat-bateko sariketaren finala, Klaret Antzokian. Eta bazkaldu ostean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko Saioa burutuko da.

Exit mobile version