Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrea

Atzo, Amorebieta-Etxanoko finalaurreko saioan, Ainhoa Munitxa, Mirari Azula, Gorka Intxaurbe, Iñaki Aurrekoetxea, Asier Ibaibarriaga eta Josu Telleria zian ziren bertsolariak epaiketa lanean ibili ziren lagunak. Aretoan ia 1000 pertsona bertsolariak ikusteko irrikan.
Guztien aurretik Miren Amuriza gailendu zen eta bere atzetik Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Peio Ormazabal, Iratxe Ibarra eta Arrate Illaro sailkatu ziren.

Abenduaren 5ean izango da hurrengo saioa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean. Fredi Paia, Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Xabier Enbeita izango dira norgehiagoka arituko direnak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bidalita

Exit mobile version