Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako izen ematea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatzen. Apirilean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta parte hartu nahi duzuenok azaroaren 17tik 30era edukiko duzue izena emateko aukera.

Datorren urteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa honakoa izango da: Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta Udazkeneko fasea: urritik abendura. Lehengoan parte hartzeko izen-emate epea azaroaren 17an (bihar) zabalduko da, eta azaroaren 30era arte luzatuko da.

Bertan apuntatu nahi izanez gero bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzi edota 94 681 27 11 telefonora deitu.

Exit mobile version