Domekan, urriaren 1ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa jokatuko da, Mungian.
Igandean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 16an jokatuko da finala, Bilbon. Hala, guztira hamar saio izango ditu txapelketak: sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala. Kanporaketetan Udabarria Bertsotan sailkapen fasetik sailkatutakoak ere izango dira, eta horretaz gain, 2021eko finalaurreko bertsolariak ere bilduko dira. Finalaurrekoetan, ohi bezala, bertako irabazle eta puntuazioz sailkatuekin batera, 2021eko finalistak arituko dira. Saio guztiak 17:00etan izango dira.
Igandekoa, Mungiako Olalde aretoan izango da, 17:00etan, bertsolari hauekin: Araitz Katarain Mugarza, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionandia. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Hemen dituzue xehetasun guztiak.