Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematea epea, zabalik

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2018ko udaberrian abiatuko den txapelketaren antolaketa beharrekin. Horrexegatik izen-emateko tartea zabaldu dute. Parte hartu gura dutenek gaurtik azaroaren 14ra bitartean edukiko dute izena emateko aukera.

Aurrekoan bezala, Udabarriko fasea apirilean eta maiatzean egingo da eta uda ostean,  Udazkeneko fasea hasiko da, urritik abendura.
Izena eman gure baduzue, honela egin dezakezue: bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edota 94 681 27 11 telefonora deituta

Finalistek urrian hasiko dute Txapelketa, eta beraz, maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.

Exit mobile version