Etxebarriko frontoian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, eta Gorka Pagonabarragak finalerako txartela lortu du.
Berarekin batera Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Imanol Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Onintza Enbeita Maguregi eta Paule Ixiar Loizaga Legarra aritu dira.
Durangarrak abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du.
Aipaturiko saioaren ostean beste bi egingo dira, eta hala, bigarren finalaurrekoa, azaroaren 27an izango da Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta hirugarrena abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian.
Hemen duzue informazio zabalagoa.