Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba aurrera

Oihana Bartrak irabazi du Gautegiz-Arteagako herriko frontoian burutu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako II. Kanporaketa. Horrek esan nahi du finalaurrekoetarako txartela lortu duela bilbotarrak. Xilaba txapelketako hirugarren kanporaketan Odei Barroso izan zen onena.

Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartrak lortu du puntu gehien batzea, 344,5 puntu. Atzetik Josu Landeta (342 puntu), Aitor Arrutia (341,5), Lander Ibarluzea Aitxulua (339), Inazio Vidal (319) eta Itxaso Paia (316,5) sailkatu ziren.
Hirugarren kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan jokatuko da, urriaren 25ean, 17:30ean

Beste aldetik, larunbatean, Aiherran, Xilaba txapelketako hirugarren kanporaketa ospatu zen. Bertan entzun ahal izan ziren Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy bertsolarien kantuak.
Odei Barroso izan zen puntuatuena, eta bera pasatu zen zuzenean Larresoron jokatuko den finalerdira. Hala, puntuaketa guztiak esku-artean, erabakirik gelditu dira hurrengo bi finalerdiak: Larresoron, urriaren 26an, 17:00etan, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkat eta Ortzi Idoaterekin; eta Aiziritzen, azaroaren 2an, 17:00etan, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Patxi Iriart eta Egoitz Zelaiarekin.

Exit mobile version