Hego Uribe eta Busturialdeko bertsolari taldeek bihar, martxoaren 18an, jokatuko dute Bilbon Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXIV. edizioaren finala. Hitzordua Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:00etan.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa joan zen otsailaren 17an hasi zen Arratiako Igorren eta guztira 48 bertsolarik hartu dute parte, seina kideko 8 taldetan banatuta. Taldeak Arratia, Busturialdea, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari izan dira.
Talde garailea erabakiko duen epaimahaian Alaitz Etxanobe, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izango dira.
Animo!