BAIk, Bizkaiko Antzerki Ikastegiak, ikasturte berrian formaziori dedikatuko diren ikastaroetan matrikula egiteko epea zabalik du.
Hiru urtetan formazio osatua jasoko du ikasleak eta laugarren maila batean antzerki muntaia bat egin eta bira egiteko aukera izango du.
Ikasgairik garrantzitsuenak hauek dira: esgrima, dantza, akrobazia, training fisikoa, txotxongilo tailerra, klown, interpretazioa, ikerketa, dramaturgia, inprobisatze match-a, kantua eta ahotsa. Interpretazioa da ordu gehien betetzen dituen ikasgaia.
Eskolak Europako hainbat herrialdeekin ditu hitzarmenak eta ikasle trukeak antolatzen ditu, eta are gehiago, ikasketak bukatzen dituztenentzat lan poltsa ere egoten da.
Eskolak goizez izaten dira, 10:00etatik 14:00etara, astelehenean hasi eta ostiralera bitarte. Datorren ikasturterako matrikula, dagoeneko egin daiteke izen emate orria beteta eta argazkia, curriculuma eta lehen kuotaren ordainagiria info@bai-bai.net helbidera bidaliz.
Datak, prezioak eta bestelako kontuez hemen informatu ahal zarete.