BizkaIdatz XVII. Literatura Sarietan idazlanak aurkezteko epea irailaren 11n amaituko da. Ekimenak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa sustatu nahi ditu.
Bertan hamasei urtetik gorako idazleek aurkeztu ahal izango dituzte euren lan originalak. Ezin dira aurretik argitaratuak izan, ez zati batean, ez osorik.
Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, edo bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana. Aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).
Betiko legez, bi istorio emango zaizkie eta horiei bukaera bilatu beharko die idazleek, hortaz, bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Aldiro liburu bat, Oihane Amategik idatzita, eta Mañana en mi casa, Javier Ibarrolarena. Hemen irakur ditzakezue.
Baldintza orokorrak hemen kontsultatu ahal dituzue.
