Nontzeberri

BizkaIdatz Literatura Sariak

BizkaIdatz X. Literatura Sariak bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsonek parte har dezakete. Horretarako jatorrizko lanak aurkeztu behar dira irailaren 20a baino lehen.

Ohikoa denez, BizkaIdatz lehiaketak istorio biren hasiera proposatzen ditu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek hasiera horri amaiera egoki eta interesgarria eman beharko diote.

Hala, euskarazko abiapuntua Bernardo Atxagak idatzi du, Istripua; gaztelaniazkoa, berriz, Escape Itziar Mínguez Arnáiz idazleak burutu du.

Lehenengo saria, euskaraz zein gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago, hemen duzue.

Exit mobile version