Nontzeberri

BizkaIdatz literatura lehiaketaren XIV. edizioko sariak

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren hamalaugarren edizioan, Ivan Poyato del Rio, Iraitz Legarra Basterrechea, Eneritz Leniz Larrabaster, Maria Pilar Lopez Vallejo, Javier Peñalba Hernandez eta Jon Ander Garaizabal Martinez sarituak izan dira.

Bizkaidatz ekimenak Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da leloa darama, eta parte-hartzaileei kontakizun baten hasiera ematen zaie eta aurretik duten erronka da istorioari jarraibidea ematea, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Hala, oraingo honetan, Gotzone Butronen Nire Sarajevo eta Mikel Alviraren Los imperfectos izan dira lehiaketaren hasierako testuak.

Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Gotzone Butron, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea izan dira eta Ivan Poyato del Riori eman diote lehen saria Hegan obragatik; Iraitz Legarra Basterrecheari bigarren saria eman diote Sarajevo zainetan obragatik;  eta azkenik, , Eneritz Leniz Larrabasterek hirugarren saria jaso du Nire Sarajevo! obragatik.

Era berean, gaztelaniazko modalitatean Mikel Alvira, Elena Sierra eta David Tijero izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Maria Pilar Lopez Vallejorentzat izan da, Los imperfectos lanagatik. Bigarren saria Javier Peñalba Hernandezentzat izan da Los imperfectos, obrarekin, eta azkenik, Ander Garaizabal Martinezi eman diote hirugarren saria, Los redimidos lanagatik.

Bi modalitateetan lehen sariak 2.000 euro eta egiaztapen-diploma ditu; bigarrenak 750 euro eta diploma, eta hirugarrenarentzat 250 euro eta egiaztagiria dago.

Exit mobile version