Nontzeberri

Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren sariak banatu dira

Larunbat honetan, apirilaren 23an, ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldien harira, Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da literatura-lehiaketaren VIII. edizioko sariak banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Lehiaketa honetan datza: egileek euskaraz edo gaztelaniaz proposatutako istorio bat jarraitzeko gonbita jasotzen dute, kasu honetan, Jasone Osorok hasi du euskarazko Laranja zukua izeneko kontakizuna, eta Aixa de la Cruzek, berriz, gaztelaniazkoa: Stan.

Aurtengo irabazleak, euskaraz eta gaztelaniaz, Ander Gartzia Badiola eta Eva Vidal Álvarez dira, hurrenez hurren. Eta irabazle horiek literaturaren eta kulturaren arloan ezagunak diren pertsonen talde batek hautatu ditu: Jasone Osoro, David Tijero Osorio eta Katixa Agirrek osatu dute euskarazko epaimahaia, eta Aixa de la Cruz, Itsaso Lozano eta Nere Basabek, berriz, gaztelaniazkoa.

Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da edizio honetako irabazleak era sariak honakoak izan dira: Lehen saria, euskaraz (1.500 euro), Ander Gartzia Badiola, eta lehen saria, gaztelaniaz (1.500 euro), Eva Vidal Álvarez. Bigarren saria, euskaraz (500 euro), Lourdes Unzueta Zamalloa, eta gaztelaniaz (500 euro), Mikel Gil Sojo. Bi finalista gehiago izan dira: euskaraz, Naiara Zubimendi Zubillaga, eta gaztelaniaz Itziar Alonso Arbiol.  

Exit mobile version