Ohikoa denez, Bizkaidatz lehiaketak istorio biren hasiera proposatzen ditu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek hasiera horri amaiera egoki eta interesgarria eman beharko diote.
“BizkaIdatz IX. Literatura Sariak bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsonek parte har dezakete”.
Hala, euskarazko abiapuntua Karmele Jaio Eigurenek idatzi du, Zaunkak; gaztelaniazkoa, berriz, Alejandro Fernández Aldasoro, Un merluzo de anzuelo.
Idazlanak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 28tik irailaren 22ra arte luzatuko da.
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago, Bizkaiko Foru Liburutegiko webgunean.