Nontzeberri

Bizkaian kokaturiko sei artisten lanak, “Barriek 2017” programan

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak aurten hartuko duen programazioa aurkeztu du. Bertan, Bizkaian kokaturiko sei artisten lanak erakutsiko dira txandaka, bi hilerik behin. Helburua Bizkaiko artista berriak ezagutzea da, bai eta hasierako urratsetan bultzada bat eman eta sormenerako baldintza egokiak sortu ere.

Helena Goñiren Tell me how close we are to a riot erakusketarekin (urtarrilaren 10etik martxoaren 5era) abiarazi da bekak jaso dituzten artisten lanen gaineko erakusketen programa hau.

Banakako hiru erakusketa eskainiko dira 2017. urtean: Helena Goñi, Andrew Gangoiti eta  Damaris Pan artistenak. Horrez gain, taldekako beste hiru erakusketa egongo dira: Atakontu taldearena (Ibai León eta Sara Campillo), Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artisten taldearena eta Magmadam taldearena (Itziar Markiegi, Miriam Petralanda eta Aitor Villanueva).

Hurrengoa Ibai León eta Sara Campilloren Ätakontu izango da, martxoaren 7tik apirilaren 30era.

Informazio gehiago: www.salarekalde.bizkaia.eus

Exit mobile version