Nontzeberri

“Bizia Gure Eskuetan”, arte aktiboa jorratzen duen erakusketa Senperen

Agurtzane Anduetza artistak erakusketa paratu du hil osoan Senpereko Amotz Larraldean Bizia Gure Eskuetan izenburupean. Ekimena Arte Aktiboa lelopean aurkeztu du. Izan ere, artistak momentuan egin eta erakutsiko ditu bere eskulturak, argazkiak eta margolanak. Erakusketa zabalik dago hilaren 31ra arte.

Auxtin Zamorak idatzi eta Hatsa Elkarteak bidali duen oharrean jasotzen denez, “(…) sorkuntza bizi-bizi bat beraz, momentuan momentuko burutazio, ekintza, gertakizunei lotua .Agurtzanek dio: ‘egun bakoitzean, etengabeki, mila erabaki, txiki edo garrantzitsuak, batzuetan errazak besteetan zailak hartzen ditugula, eta, aldi oroz, arduradun eta eragile garela. Gure bizia horrela doa moldatuz gure inguramen hurbila…berdin gure mundua… (…)”.

Erakusketa hau, Hatsa elkartearen Maite ditugun olerkariak ekimenaren baitan aurkeztu da, eta bisitari guztiei irekia dago.

Informazio gehiago hemen.

Exit mobile version