Hiruilabete honetako Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak, euskal literaturan emakume aitzindaria izandako Bizenta Mogeli eskainiko dizkiote.
Horretarako aste honetan, martxoaren 5 eta 6an, Euskaltzaindiaren egoitzan, 19:00etan, bi saio interesgarri atondu dituzte.
Lehen hitzorduan Yolanda Arrieta eta Josune Muñoz arituko dira, eta hurrengo egunean, emanaldi musikatua egingo dute Itxaro Bordak eta Ibon Rodriguezek.
Ibon Rodriguez IbonRG musikariak Iaquin vahu izeneko diskoa aurkeztuko du. Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae liburuko poemei musika jarri die, baina beste inoiz, Itxaro Borda idazlearen lerroak hartu ditu musikatzeko.