Irungo Olaberria auzoan Bitamine izeneko arte ekimena abiatu dute. Ekimena hori 120 metro koadroko lokalean gauzatu da eta bertan arte ekoizpenerako eta erakusketarako lekua izango da.
Bitamine honako hauek osatzen dute: Art and Project Elkarteak eta bertako kide den Elke Roloff-ek; Aritadetó Elkarteak, eta Beatriz Churruca, Helga Massetani eta Miren González Goikoetxea artistek. Izan ere, egun hiru artista horien erakusketak bisitatu daitezke. Art and Project elkartearen helburua, berriz, Akitania Euskadi eremuko artista gazteen sorkuntza garaikidea, sustatzea eta ezagutaraztea da.
“Komunean dauzkagun nahi, desio eta beharrak aurrera eramateko, herrialde desberdinetako bi elkarte eta guztira lau artista batu gara helburu nagusi batekin; Irunen, arte espazio bat eraiki, ekoizpen, truke eta prestakuntza artistikorako baliagarri izan nahi duen, espazio berri bat.
Erakusketei dagokienez, artea topagune gisa erabiltzen du Beatriz Churrucak. Egiturak, objektuak eta irudiak sortzen ditu, gizarte eta naturaren desordena adierazteko. Helga Massetaniren lanaren oinarrian, aldiz, norberaren bilatze bat dago, artista, izaki eta gizaseme gisa. Bere obrak orokortze unibertsalaren kezka islatzen du, pentsaera desberdinen defentsa eginez. Azkenik, Miren Gonzalez Goikoetxeak pintura proiektu desberdinak garatzen ditu abstrakzioaren bidez irudimena esnatzeko asmoz.
Horrez gain, uztailean eta abuztuan sorkuntzarekin loturiko ludoteka egingo dute. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da. Plazak mugaruak dira.