Nontzeberri

Bilbon, “Udan zinea zure auzoan” programa

Bilboko Udalak Udan zinea zure auzoan programa antolatu du hainbat auzotan abuztuaren 7ra arte. Hainbat film proiektatzeaz gain, musika-emanaldi bat ere antolatu da. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira; film labur bat proiektatuko da, eta ondoren, 21:00etan film luze bat.

Aurtengo udarako film sortak “ekoizpen berriak biltzen ditu, genero desberdinetako klasikoren bat ere berreskuratuz, Euskal Herriko eta Europako zinema, ekoizpen komertzialagoak ahaztu gabe”. Saioak hiru zuzendari euskalduni eskainiko zaizkie, Estibaliz Urresola, Paul Urkijo eta Pablo Berger bilbotarrari. Euskadiko zuzendariek egindako bi film laburrek ere lekua izango dute, Koldo Almandozen Dinosaurioak eta Paul Urkijoren Dar Dar.

Esan dugun moduan, filmez gain, zenbait kontzertu ere ondu dira ondoko talde hauekin: Miriam Lujua, Soulnettes, Lux Celtae, Carlos Velasco & Hugo Silveira, Esku-txa, Pablo Maza Quartet eta DJ Puñales.

Aste honetan bi hitzordu dituzue: uztailaren 23an, Santutxuko Karmelo plazan, 19:00etan. Lux Celtae taldearen kontzertua, eta gero, Dar Dar filma (Paul Urkijo, 2020). Geroago, 21:00etan, Irati (Paul Urkijo, 2022). Hurrengo egunean, uztailak 24, Uribarriko Uzturre plazan,  19:00etan Esku-txa taldearen kontzertua programatu da, eta geroago filmak: Bye Bear (Jan Bitzer, 2023), eta Grease (Randal Kleiser, 1978).

Programazio guztia, hemen.

Exit mobile version