Bilboko Zirkutuaren hamabigarren edizioa abian da honezkero, eta programa honek Begoñako, Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegi eta Solokoetxeko institutura hainbat antzerki eta dantza konpainiaren lanak jasoko ditu apirilaren 25era arte. Cinco horas con Mario lanak hasiera eman dio ekimenari
Aipaturiko udaltegietan umorezko antzerkia, gizarte kritika egiten duen antzerkia, dantza eta bestelako lan batzuk ikusteko abagunea izango da; hamahiru ikuskizun guztira.
Bilboko Zirkuituaren barruan ohikoak diren bi konpainiak, Malabrigok eta Totumek, bi estreinaldi eskainiko dituzte. Aurtengo edizioan parte hartuko duten gainerako taldeak hauek izango dira: Doos Colectivo, Laressistens, Oh my god!, Ekoma Teatro, Luna Llena, Hipo y Condrias eta Miren De Miguel.
Hurrengo asteko asteazkenean (otsailaren 27an) antzerkia Begoñako auzora helduko da eta Doos Colectivo konpainiaren eskutik Mírame cuando te hablo lana ikusi ahalko da. Hilabete honetarako programazioa San Frantziskoko Udaltegian itxiko da (otsailaren 28an), estreinatuko den Malabrigoren Two lanarekin.
Datozenak, noiz eta zer begiratzeko hemen duzue kontsultatzeko gunea.
