Nontzeberri

Bilboko Zirkuituak udazkeneko antzerki programazioa prest du

Otxarkoagako, Castañoseko, Basurtuko, Santutxuko, Begoñako, Errekaldeko, Zorrotzako eta Buiako udaltegiak bertako antzerki eta dantza taldeen hainbat proposamen jasoko dituzte urte amaierara arte Bilboko Zirkuituaren programazioari esker. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengo hitzorduen artean, Bea Insa, A Trompicones edo Luna Llena konpainiak edo Aullidos de Otxar eta I Need a Hero ikusteko parada egongo da. “Genero guztiak batzen dituzten ikuskizunak dira, eta azpimarratzekoa da euskarazko antzerkiak betetzen duen lekua, Anodino Teatroaren, Eneritz Artetxeren eta Ze Onda Antzerkiaren eskutik”.
Azken horiek Heriotza bikoitza (Doble malta) lana estreinatuko dute Bilborock-en abenduaren 13an. Anodino Teatrok Erbeste edo sahiets baten aldarrikapena (Poltsiko Saria 2017) ere egingo du. Horrez gain, azpimarragarria da Eneritz Artetxeren (Dxusturi Teatroa) Karramarroa antzezlana.
Urte amaierara arte ikusi ahal izango diren proposamenen artean, azpimarratzekoak dira duela denbora gutxi sortutako A Teatral, Iuris Tantum edo Kaleka Antzerkia taldeek eskainiko dituztenak.

Programazioa ostegun honetan, irailaren 28an, abiatuko da Otxarkoagako Udaltegian, Luna Llena konpainia beteranoaren Confesiones de 7 mujeres pecando solas lanarekin. Barikuan, Aullidos de Otxar taldearen La vida en una maleta emanaldia ikusi ahal izango da.

Egunak, ordutegiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version