Urrian eta azaroan, Bilboko Zirkuitua ekimenak hiriko auzoetara eramango du antzerkia, ostegun eta ostiraletan, 19:00etan hasita.
Edizio honetan 16 emanaldi eskainiko dira, Bilboko 10 konpainiaren eskutik. Emanaldi horiek Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegietan egingo dira.
Bihar bertan abiatuko da antzerki ziklo hori Errekaldeko Udaltegian, Skené Antzerki Taldeak egingo duen El salto de Léucade lanarekin.
Bea Insak zuzentzen duen obrak Agiaren istorioa kontatuko zaigu. “Agia, Spyros gobernadorearen alaba da eta, poesia ikasten amaitu ondoren, bere uharte maitera itzuli da. Han ezagutu du Eirene, aitaren emazte berria. Haien inguruan, itsasoaren azpian dagoen sumendi bat protagonisten ezkutuko grinen sinbolo bihurtu da, eta helmugan aurrez aurre jarri ditu. Maitasunak, desioak, anbizioak, ergelkeriak eta zalantzak eboluzionatu egiten dute Mediterraneoko uharte batean, Agia Maura izenekoan, antzinate klasikoan; tarteko garai horretan, batzuk jainkoei lotuta daude oraindik, eta beste batzuk sinesteari uzten diote”.
Bilboko Zirkuitua ekimenean parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak dituzue: Proscenium Artes de la Escena, Arimaktore, Libélula Teatro, Asuntos Propios, Álex Quiroga Do Carmo, Las Paralelas, Mama Crea, Alopargo Teatro, eta Luna Llena.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.