FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXI. Edizioa, maiatzaren 8tik 15era bitarteko astean burutuko da. Halarik ere data horiek heldu arretik, maiatzaren 2tik 5era, hainbat jarduera programatu dira, PRE-FANT saioetan.
PRE-FANT programazioak, Italiako Hizkuntzaren eta Kulturaren Euskadiko Institutu Ofizialarekin elkarlanean, Dario Argento zinegile ospetsuari eskainitako Giallo zine zikloa jasoko du. Sekzio horretan zinegilearen hiru emango dira. Horrez gain, PRE-FANT-en barruan, beste hiru film estreinatuko dira pantaila handian: The Spiering Brothersen Predestination (Australia, 2014), Ruairi Robinsonen The Last Days on Mars (UK, 2013), eta Greg Mcleanen Wolf Creek 2 (Australia, 2014).
Aurrekoez gain, FANT Pandilla izenko jaia egingo da, maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, bi film klasiko, Bitelchus eta Cazafantasmas ikusi ahal izango dira pantaila handian.
Beste alde batetik, eta aurreratu denez, FANT 21ek, FANTROBIA Saria emango dio Hatem Kraiche Ruiz-Zorrilla Salamancako gidoilariari.