Bilboko Solokoetxe auzoan dagoen La Taller galerian Maite Martinez de Arenazak grabatu-tailerra zuzentzen du. Ikasleon obrak jasotzen ditu Bilbo. Estilo ariketa erakusketak.
Erakusketak Bilbo du ardatz unibertso gisa. Lanaren xedea estiloa lehenestea da gaiaren aurrean. Bitxia bada ere, prozesu horrek ikerketa sakona eragin du esparru tematikoan.
Horren guztiaren emaitza, Bilboren ohiz kanpokoko irudi multzoa izan da. Jakina, garabiak badira, baina baita itsasadarreko arrain espezie berriak, mareak eragiten duten airea, eta burdinazko zain hutsak. Kale txikien labirintoak, puri-purian dagoen bizitza kulturala, eta hiri-zabalguneko erakinen mehelinak.
Parte hartu duten artistak honakoak izan dira: K. Agirregomezkorta, I. Alvarez Gainza, M.J. Argüeso, T. Astigarraga, G. Azpiri, M. Belakortu, M. Bielva, L. Cortina, J.R. Diez-Rebanal, T. Evangelista, P. Fernandez, M. Franco, H. Gonzalez, C. Gutierrez-Meurs, J. Idirin, J. Juaristi, A. Kintana, L. Larrañaga, A. Larrinaga C. Lopez del Averno, M. Ortega, E. Yle, P. Pinilla, A. Quincoces, R. Rochas eta A. Saenz.
Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 22a bitarte.