LITERATURA

Bilboko Udalak “Rafael Mikoleta” ipuin lehiaketaren edizio berria jarri du abian

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren hogeita hamahirugarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Lehiaketa lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat zuzendurik dago. Ekimenaren helburua “ikasle bilbotarren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da”, gazteak euskara eta euskarazko literaturarekin modu original eta dibertigarrian gozatzera animatuz.

Lehiaketara aurkezten diren ipuinek honako baldintza hauek bete behar dituzte: euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak; originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak, eta egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin ( 2 eta 4 orri bitarteko luzera)

Ipuinak aurkezteko epea 2 urtarrilaren 29an itxiko da, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko moduari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbaoeuskaraz.eus orrian dituzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button