KULTURARTEKOTASUNA

Bilboko Udalak gizartearentzat mesedegarriak diren proiektuak diruz lagunduko ditu

Bilboko Udalak abian jarriko duen diru-laguntzen programa 11 jarduketa-eremutarako bideratuko da: kultura, euskara, hezkuntza, immigrazioa eta kulturartekotasuna, gazteria, garapenerako lankidetza eta giza eskubideak, eta genero-indarkeria desagerraraztea, besteak beste. Interesa duten entitateek otsailaren 17ra arte aurkeztu ditzakete eskaerak, www.bilbao.eus  web-orrian, Herritarren Arretarako Bulego Nagusian, eta barrutietako udal bulegoetan.

Bilboko Udalak 2021ean 3.242.523 euro bana tuko ditu gizartearentzat mesedegarriak diren proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Udalaren web-orri berean, entitateek euren jarduketa-eremuaren arabera parte hartu dezaketen deialdiak kontsultatu ditzakete, eta euren eskaera zein egoeratan dagoen begiratu ahal dute, bai 2021ekoa bai aurreko deialdietakoak.

Inprimakiak errazago bete eta oinarriak eta beste agiri batzuk hobeto ulertu ahal izateko, agiri batzuk irakurketa errazeko formatuan daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button