Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren baitan dagoena eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde autonomoak, Formazio Tailerren edizio berria hasiko du, edukien artean berrikuntza garrantzitsuekin. Ikastaro hauetan lutheriaren oinarriak, musika taldeen zuzendaritza (ahotsak eta instrumentalak), klarinetea eta Alexander Teknika emango dira.
Ikastaroek matrikula epea otsailaren 8tik aurrera zabalik izango dute kurtso bakoitzeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesaturik dagoen publiko zabalarentzat zuzendurik daude. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emango dira.
Tailerrak emango dituzten irakasleek profesionaltasun maila handia dute. Roberto Jardon Rico lutherlaria, jarduera honetan iaz ere egon zen eta arrakasta handia izan zuen; Alain Sancho zuzendari eta konposatzailea, Bilboko Kamara Musikako Elkartearen zuzendari artistikoa izan dena ere etorriko da; Miguel Espejo RTVE Orkestrako klarinete bakarlaria eta Alexander Teknikan aditua den Luis Fernández biolontxelo irakaslea ere bertan izango dira.
Udal Musika Eskolak 2005etik antolatzen ditu Formazio Tailer hauek eta jende ugarik parte hartu du urte hauetan zehar.
L&V Comunicacion-ek bidalita