Nontzeberri

Bilboko Txotxongilo Jaialdiaren 42. edizioa hastear

Bilboko Txotxongilo Jaialdiak nazioarteko taldeak eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat konpainiaren partaidetza izango ditu 42. edizio honetan. Ekimena bihar bertan abiatuko da eta bederatzi egunez, datorren asteko igandera arte, hamabost ikuskizun eskainiko ditu atzerriko sei konpainiaren eta bederatzi konpainia nazionalen parte-hartzearekin.
Jaialdiaren helburua “milaka urteko arte herrikoi eta garaikide hau sustatzea da, eta, horrez gain, berau ordezkatzen duen talde artistikoa ikusaraztea”.

Bilbao TX Jaialdiaren 42. edizio honetako plater nagusia Yanni Range Productionsen Origins ikuskizuna izango da, Afrikako txotxongilo konpainia goraipatuenetako bat. Taldeak ikuskizun honen hiru emanaldi eskainiko ditu Bizkaiko hiriburuan, beste bat Muskizen, eta azkena Tirijain, TolosakoTopicean. Lana “gizaki garen aldetik elkarrengan dugun eraginaren eta harreman pertsonalen indarraren historia da”.

Jaialdian ere Andaluziako El Espejo Negro taldearen Cris, pequeña valiente ikuskizuna oholtzaratuko da. Gure artean bizi diren ehunka eta milaka haur transexualei ikusgarritasuna eta aurpegia emateko beharretik sortu da pieza. “Gai horri buruzko erabateko desinformazioak eta aniztasuna ikusarazteak gizarteari dakarkion tabuak alferrikako sufrimendua eragiten die pertsona txiki horiei, eta hori konpontzeko betebeharra dugu”.

Baina hauez gain makina bat ikuskizun zirraragarri ikusteko abagunea izango duzue. Lan guztien gaineko xehetasunak ikusteko: Bilboko Txotxongilo Jaialdia.

Exit mobile version