Nontzeberri

Bilboko Pabilioi 6 aretoak ekaineko egitaraua iragarri du

Ostiralean hasiko da Bilboko Pabilioi 6 aretoaren ekaineko programazioa Atara Zaratak antzeztuko den Eingo Al Deu? obrarekin, 20:00etatik aurrera, Antzerki amateurra sailaren baitan.

Eingo Al Deu?  Euskal Herrian sexuaren inguruan dauden iritzi eta aurreiritziei buruzko lana da. “Antzezlanak euskal egoera desberdinak hartzen ditu euskal sexuaren inguruan hausnartzeko, eta publikoarekin batera bidaia ludiko sexual bat egingo du, baina hori bai, beti elastikoarekin soinean”. Igandean, halaber, bigarren antzezlan amateur bat izango da, 20:00etan, Luna Llena taldearen Confesiones De 7 Mujeres Pecando Solas.

Ekainaren 9an, Ramper lana taularatuko da, 20:00etan. Umorearen eta ikuskizunaren historiako pertsonaia da Ramper. Hala, obran, Ramperrek eta Ramonek bat egingo dute. Imanol Ituiñok idatzi du bakarrizketa eta Juan Paños da aktorea.

Ekainaren 10ean eta 11n, La Piel konpainiak Locutorium aurkeztuko du; zoroetxe batean sartuta dauden pertsonaien inguruan ardazten da obra: psikopata arriskutsua, aitona marmartia, atezaina izan nahi duen gentleman-a eta musikari bikaina.

Ekainaren 16an eta 17an, bestalde, antzerki amateurra bueltatuko da: 16an, Pro-Scenio-ren Trampa Mortal lan poliziakoa izango da eta 17an, BAI taldearen Bodas De Sangre.

Horrekin batera, tailerrak eta bestelako jarduerak egongo dira. Informazio gehiago: pabellon6.org.

Exit mobile version