Nontzeberri

Bilboko Korala Gertutik zikloa bidean da

Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak Bilboko Korala Gertutik zikloaren 10. edizioa abiatu du. Ekimenaren helburua kultura eta talentu korala eta instrumentala publiko guztiengana hurbiltzea da.

Joan den asteburuan hasi zen zikloak sei kontzertu eskainiko ditu Bilboko hainbat guneetan apirilean, maiatzean eta ekainean, eta kontzertuotan 300 interpretek baino gehiagok hartuko dute parte.

Diogun moduan, zikloa apirilaren 26an hasi zan Milagrosa Eleizan Jesus Guridi eta Aureliano Valle Orkestraren emanaldiarekin.
Bigarren kontzertua, Bilboko Koral Elkartearen Koru Sinfonikoa, maiatzaren 8an izango da Iralako Frantziskotarren elizan, 19:30ean. Hurrengo egunean, Euskeria Abesbatzaren saioa programatu da Santa Monica Monasterioan.
Maiatzaren 16an, zapatuan, Bilboko Koral Elkarteko ume abesbatzek kantaldia eskainiko dute Miserikordia Etxeko kaperan, 17:30etik aurrera. Eta maiatzaren 23an, Miguel de Unamuno-Bertendona BHIko Eskolan Kantari abesbatzaren kantaldia izango da San Inazio parrokian.

Zikloaren amaiera ekainaren 6an izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean, Arestiko Conde Egoitzan, Gorabide Koralaren eta gitarra gelaren emanaldiarekin.

Xehetasun guztiak, hemen.

Exit mobile version