Ostegunetik larunbatera bitarte, hilaren 23tik 25era, Lekuz Leku dantza garaikidearen programa egingo dute Bilbon. Hala, Abandoibarrak hainbat dantza ikuskizun hartuko du egun horietan. Dantza garaikidearen hizkuntza andana jende guztiarengana doan hurreratzea eta hiriguneetan koreografia-lanak aurkeztea da programaren xedea.
Lekuz Leku CQD DEDHrekin (Dantzan Egiten Duten Hiriekin) elkarturiko jaialdia da; DEDH, berriz, programazioak hiri-paisaietan aurkezten dituzten nazioarteko sare bat da. Zazpigarren edizioa honetan hainbat herrialdetako lanak aurkeztuko dituzte, hala nola, Koreakoak, Argentinakoak eta Suitzakoak; baita Galiziakoak, Madrilekoak, edo Euskal Herrikoak ere.
Orotara 15 konpainia, 18 pieza labur, instalazio elkarreragile bat, nazioarteko topaketa profesional bat, masterclass bat profesionalentzat, bideo proiekzioak eta Dancing Cities aldizkariaren aurkezpena bilduko dira Lekuz Leku programan.
Egitarauko ikuskizunen eta ekitaldien gaineko informazio zehatza hemen.