Nontzeberri

Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarria

Bizkaia Ulertuz eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko I. Musika Jaialdi Irisgarria ondu dute, SGAE Fundazioarekin lankidetzan, azaroaren 21ean, Bilboko EHU/UPVren Bizkaia Aretoan.

Bertan parte hartu nahi duten taldeek abestien bideoak aurkeztu beharko dituzte irailaren 30erako; kantuok gero, azpitituludunak eta zeinu hizkuntzan interpretatuak izango dira.

Ekimenaren xedea da Euskadiko taldeak eta kultura sustatzea, bai eta entzumenezko desgaitasuna ikusaraztea ere. Hortaz, aurkeztuko diren bideoak azpitituluak eta zeinuen lengoaiako interpretea izan beharko dituzte.

Proposamen guztiak Facebook-en sareratuko dira, eta webgune horren jarraitzaileek talde finalista bat aukeratuko dute (“atsegin dut” gehien dituen banda); gainerako lau taldeak batzorde batek aukeratuko ditu. Bost finalistak azaroaren 21ean joko dute Bilboko EHU/UPVren Bizkaia Aretoan. Talde horiek dirua eta kontzertuak lortuko dituzte, sarietan.

Informazio gehiago: ulertuz.org.

Exit mobile version