Nontzeberri

Bilboko “Expodistrito” programan zazpi pintura erakusketa

Expodistrito zikloa gaurtik aurrera (irailaren 1etik 14ra) abiatuko da, eta horren barruan hainbat pintura teknika eta gai landuz egindako zazpi pintura erakusketa eskainiko dira.

San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian Amado Loum artista senegaldarraren erakusketa ikusgai jarriko da. Otxarkoagako udaltegiak Carmen Ortiz de Urbina margolariaren obra jaso du. “Bere marren bitartez gai da keinu, begirada, edo ironiaren ostean ezkutatutako irribarre bakarrean, izaera, nortasuna, jasotzeko”.
Castañoseko udaltegiak bost artistaren Resurgere erakusketa jasoko du: Paloma San Román, José Antonio López Ruiz, Iñaki Bilbao, Miguel Ángel Salgado eta Antonio Jarabo.
Abando–Barrainkuako udaltegiak Haizea Kolektiboaren El camino de Santiago erakusketa hartuko du, eta bertan Teresa Riera, María Jesús Aguirre, Carlos Bizcarrondo, Rafael Villa eta Berta García artistek hartzen dute parte.
Urrian ere egongo da zer ikusi, izan ere beste bi pintura erakusketa inauguratuko dira: Alfredo Gómez artistaren akuarelak eta Durangoko Arte Elkartearen eskutik etorriko den erakusketa kolektiboa.

Erakusketa bakoitzaren informazioa osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean duzue.

Exit mobile version