Nontzeberri

“Bilboko Emakumeak. Nosotras Contamos” dokumentalaren estreinaldia

Gaur, martxoaren 4a,  Bilboko Emakumeak. Nosotras Contamos dokumentalaren estreinaldia egingo da 11:00etan, Bilboko Udaletxeko Prentsa Aretoan.

Herritarrek hiriko historiaren zati bat ezagutu ahal izango dute, azken 50 urteotan gure gizartean izan diren aldaketen protagonistaren bidez. Lan hau osatzeko iazko azaroan eta abenduan hainbat elkarrizketa egin ziren oso profil desberdina duten emakume askoren partaidetzarekin. Hala, dokumentalean Carmen Urruela, feminista, irakasle erretiratua; Pili Gil, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartearen fundatzailea, erretiratua; Begoña Arnaiz, Erriberako Merkatuko saltoki baten jabea, erretiratua; Mª Ángeles Villa, Julia tabernaren jabea, Laguna kaleko jatetxea (Gorteko ingurua), erretiratua; Milagros García Crespo, Ekonomiketako katedradun erretiratua, Espainiako Kontu Auzitegiko presidente ohia; Adela Asua, Zuzenbideko katedraduna eta Auzitegi Konstituzionaleko kidea; Mertxe Martin, industriako langile erretiratua; Benita González Mitxelena, langilea, etxekoandrea, unibertsitateko ikasle heldua; Matilde Renobales, langilea, etxekoandrea; Carmen Mijangos, kimikaria eta ikerketako irakaslea Polimeroen Institutuan, CSICen; eta Mari Puri Herrero, pintorea eta Marijaiaren egilea, eta abar.

Aurten, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak, Nosotras contamos dokumentala ekoitzi du. Dokumentala martxoaren 7an, astelehena, aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Exit mobile version