Nontzeberri

Bilboko Berreginen Museoan poema irakurketa berezia

Bilboko Berreginen Museoak 14 urteak ospatuko ditu, eta Bizkaiko erakundeak oso ekitaldi berezia antolatu du azaroaren 21ean, museoa kandelen argiarekin bakarrik argituko baita, eta poesia izango da protagonistetako bat. Jarduera Covid-19ak eskatzen dituen osasun arauetara egokitu da.

Hortaz, bisita-konferentzia bat izango da, eta larunbatean egingo da, (azaroak 21), 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Bizkaiko erakundearen festara gonbidatuta daudenek modu desberdin batean gozatuko ahalko dute 20 gorputz 20 artista aldi baterako erakusketaz, Miren Agur Meaberen eta Asun Martinez de Ezketaren poemekin.

20 gorputz 20 artista erakusketa osatzen duten piezak perspektiba erabat diferente batetik ikusiko dira; izan ere, dozenaka kandelak argiztatuta egongo dira, eta orain arte aurkitu gabeko ikuspegiak emango dizkie horrek. Era berean, Miren Agur Meabe idazleak eta Itziar Martija museoko teknikariak Meaberen poemak irakurriko dituzte euskarazko emanaldian eta Asun Martínez Ezketarenak gaztelaniazko txandan. Hala, euskarazko bertsioarekin hasiko da jardunaldia, erakundeak Euskaraldiari laguntzeko egiten duen jarduera gisa.

“Museo honetan, alderdi klasikoak, erakundea irudikatzen duenak, bat egin du eskualdeko multikulturalitate etniko propioarekin, eta horrek eremu bateratu asko lantzeko modua eman du. Museoak urte hauetan aurrerakada eta indar handiak hartu baditu Bilboko San Frantzisko auzoan; hori publikoari esker izan da, etengabe museoa babestu baitu, baita Covid-19ak eragindako une zail hauetan ere. Beste behin, Bilboko Berreginen Museoak bisitarien erantzun baikorra espero du, eta urteurrenaz gozatzera animatzen ditu.”

Exit mobile version