Nontzeberri

Bilboko BBK Salak makina bat ikuskizun programatu ditu

BBK Sala Etxean izenburupean, lehen mailako euskal artistak eta taldeak on line ikusteko aukera izango da BBK entitatearen eskutik, “konfinamendua arintzeko eta euskal kulturaren sektoreari laguntzeko”.

Hortaz, BBK Sala Etxean jaialdi berria da, eta modu birtualean bada ere, kalitatezko programazioa eskaini nahi du. Apirilean hasi dira bertako antolatzaileak programazioa ontzen eta zabaltzen.

Musika kontzertu dezente ikusteko aukera egongo da. Hala, asteburu honetan, apirilak 18, Belako taldearen ikuskizuna izango da protagonista. Hil honetan ere Bocabeats, Eñaut Elorrieta, Anne Etxegoyen izango dira, besteak beste, oholtza birtualean.

Maiatzean makina bat hitzordu proposatu nahi dute, tartean, Izaro, Gari,  Benito Lertxundi, edo Mikel Erentxun musikarien jarduna, bai eta Gurutze Beitia, Oscar Terol, edo Jon Apaolaza artistena ere. Antzezlan famatuak ere ez dira faltako, tartean, Ghero edo Utzi Mezua izenekoak.

Egunez eguneko programazioa ikusteko egin klik hemen.

Exit mobile version