Nontzeberri

Bilboko Barrea jardunaldien hirugarren edizioa

Gaur berton aurkeztu dira urriaren 2tik 7ra bitartean egingo diren Bilboko Barrea jardunaldiak. Aurtengo lema Basakeriaren aurkako umorea da.

Kultur jaialdiak umorearen garrantzia aldarrikatu nahi du literatura eta artea uztartuz, eta hala, urriaren lehen aste horretan hainbat idazle eta umorista pasatuko dira Bilbotik, hala nola, Tibor Fischer, Paul Preston, Andrés Trapiello, Jon Juaristi, Fernando Savater, Bernardo Atxaga, Carmen Posadas, Carlos Giménez, Forges, David Safier edota Manuel Vilas idazlea.

Hirugarren BBK/ Bilboko Barrea saria, europar intelektualik handienetakoa den Ismail Kadare nobelagile albaniarrarentzat izango da.

Hainbat hitzaldi, elkarrizketa, tailer, liburu aurkezpen eta erakusketa egongo da gai honen inguruan. Aipatzeko da Bernardo Atxagak eta Jon Juaristik euskaraz egingo duten buruz burukoa idazlearen konpromisoaz.

Jakiteko zer-non, hobe duzue jardunaldiaren webgunean begiratzea.

Exit mobile version