Bilboko Udalaren Expodistrito programak Bilboko San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Zentroetara eramango ditu hainbat erakusketa. Ekimen artistikoa apirilaren 7tik ekainaren 30era arte luzatuko da.
Antolaturiko erakusketetan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Svitlana Khlystun (pintura, Menderaezina: Ukrainako Gerrariaren Arima); Kepa Ortiz (argazkigintza, Bidaia-koadernoak: argazkitik oihalera ); Nerea Torrijos (jantzien diseinua, Filmak janzten); Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroa, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartea (Bilbo Zaharra 1300-2019) eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki trofeoaren atzera begirakoa.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira, Nerea Torrijosen jantzi-lanaren erakusketak izan ezik. Azken horrek ordutegi mugatua izango du 16:30etik 20:30era.
Expodistrito programak hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztu nahi du.
Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.
