Nontzeberri

Bilboko Aste Nagusian, arte eszenikoak ere protagonista

2019ko Aste Nagusian antzerkiak eta arte eszenikoek protagonismo berezia izango dute aurten ere. Guztira, Bilboko Udalak 18 ikuskizun prestatu ditu festak beste modu batean pasatzeko.

Aurtengoan, kaleko antzerkia lekuz aldatuko da. Arriaga antzokiko plazan izan beharrean, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta bertan, kalitate handiko ikuskizunak (musika, magia, akrobaziak, clownak eta umorea) eskainiko dira, dohainik.

Aurtengoan, munduko txoko askotako konpainiak joango dira Bilbora. Euskal Herrikoez gain (Amico Teatro, Malas Compañías zirko taldea, Tio Teromen Semeak, Trapu Zaharrak,…), Katalunia, Valentzia, Murtzia, Brasil, Kenia, Belgika, Italia eta Frantziakoak ere ikusteko parada egongo da. “Guztira, Euskadiko 10 konpainia, estatuko 3 eta nazioarteko 5 etorriko dira. Arte eszenikoen jaialdi oparo honetan ehun profesionaletik gora izango ditugu era guztietako pertsonaiei bizia ematen. Jendea zur eta lur utziko dute, magia eta akrobaziak eginez, eta clown, umore eta dantza ikuskizunak eskainiz”.

2019ko Aste Nagusiko kale antzerkiko eta kaleko arte eszenikoen egitarauak bost estreinaldi programatu ditu: Temple lana da, Cirq`ulation Locale taldearena (Belgika); Josafat ikuskizuna, Passabarret konpainiarena (Katalunia-Brasil); Vintage Brothers, Circo Los taldearena (Katalunia-Brasil); L´avis bidon. Fase A, Cirque La Compagnie taldearena (Frantzia), eta El cazador, Migthy Jango taldearena (Kenia).

Jakiteko noiz, non eta zer, hona hemen programazioa.

Exit mobile version