BALA Azokaren XII. edizioa egingo da Bilboko Rekalde aretoan abenduaren 12an, 13an, eta 14an. Aurten, ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka egingo da.
“BALA plataforma izan nahi du euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzeko. Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak eta hasieratik argitaratu arte dituen baldintzak erakuste aldera”.
Azoka egun horietan izango da zabalik, baian asteburuan, bereziki larunbatean eta igandean hainbat adituren presentzia izango du Azokak, tartean, Guillermo Menéndez Quirós, Kike Infame, Ramon Churruca, Javier Lozano, Mabel Esteban, Belen Lucas, Belleza Infinita, Ana Aldama Virto, Carmen B., Roberto Equisoain, Saioa Aginako, Cielo Santo Editorial, Jorge Blu, eta abar. Ekimen interesgarririk ere ez da faltako, hala nola, Urbanbat. Arquitecturas Migrantes izenekoa.
Jakingarri guztiak: BALA
