Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere eta kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ezetzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, 200 kb-ko JPG bat, MB1-eko beste JPG bat, eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
Lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira helbide honetan: Turismo eta jaietako saila, Zabalguneko enparantza 11, 48009.
Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia.
Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.
Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko Eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da.
Proyeccion Taldeak bidalita