Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, BAD, azken egunetan da. Jaialdiak dantza, performancea, dramaturgia berriak eta antzerkia bildu ditu hainbat espaziotan: La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock, Campos Antzokia eta Dantzerti.
Aurtengo BAD jaialdiak izan dituen taldeak Glovo Kolektiboa, Mutis Espazioa, Lökke, Sleepwalk Collective-Solano, Zagreb Dance Company, Ángela Millano, Paloma Calle eta Massimiliano Casu, Perpetûa Vastarda, Dejabu Konpainia eta Metrokoadroka izan dira, besteak beste.
Haiz zuen ere, aste honetan euskal talde bi horiek arituko dira. Dejabu Konpainiak Itzulera lan arrakastatsua egingo du urriaren 22an 19:30ean, Harrobian. Pieza umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideek euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du, hain zuzen, bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea nola aldatu zuen antzeztuko dute.
Hurrengo egunean, Metrokoadroka taldeak Bi baso bat ur egingo du. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsonari alaitasuna ebazten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, indarkeria ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.
Programako obren gaineko informazio guztia eskuragarri dago www.badbilbao.eus helbidean.
