Nontzeberri

Bilboko 7 Katu gaztetxeak 11. urteurrena ospatuko du

Bilboko 7 Katu gaztetxeak 11 urteko ibilbidea beteko du aurten. Hori dela eta, hilaren 22tik 28ra bitarte, zazpi eguneko kultur egitarau oparoa ondu du.

Hala, hilaren 22an, Arratsalde alternatiboa izeneko ekitaldia izango da, 18:00etatik aurrera. Hilaren 23an, mahaingurua izango da, Emakumeak eta espazioa, 19:00etan. 24an, Turismoa eta gentrifikazioa gaiaren inguruan arituko dira. Horretarako Bye bye Barcelona dokumentala pantailaratuko dute, 17:30ean.

Ostegunean, hilak 25, Sonora Kilombo taldeak cumbia estiloko kontzertua egingo du, 21:30ean. Aurretik, 19:30ean, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek Biba Foi! Dario Fo eta Franca Rame obra antzeztuko dute.

Ostiralean, hiru jarduera izango dira: 17:00etan, umeentzako jolasak; 18:30ean, ginkana eta 21:30ean, Bultza musika taldea eta DJ Komando Klitorix. Larunbatean, poteo, bazkari eta bestelakoen ostean, kontzertuak izango dira, 21:30etik aurrera: Chakka, Zazkel eta DJ Lola.

Azkenik, igandean, bertso-saioa izango da, 18:30ean: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal. Aste osoan, gainera, Zazpi Killo izeneko azoka izango da geztetxean.

Exit mobile version