Nontzeberri

Bilbo Zaharrari buruzko ilustrazio-proiektua

Bilbon bizi den Ruth Juan bartzelonarrak Bilbo Zaharra-Tolerantzia Espazioa izenburuko erakusketa inauguratu berri du BilbaoHistoriko eraikineko ExpoGelan. Erakusketak izenburu bereko liburuan du jatorria, eta ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

Liburu hori 2013an egin zuen Juanek BilbaoArte zentroak emandako beka bati esker, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan dagoen aberastasuna ilustrazioaren bidez sustatu eta erakusteko asmoz.

Hala, erakusketan hiru auzo horietako kolorean dira ardatz: jendea, hizkuntzak, erlijioak… “Beti ere, auzo horiekiko dauden aurreiritziak alde batera utzita”.

Exit mobile version