Nontzeberri

Bilbo Hiria musika lehiaketako finalistak iragarri dituzte

Honatx Beste Tendentziak ataleko finalistak: Electrik Disco Noize (Nafarroa), Modulok Trio (Madrid), Okkernoot (Holanda), eta Zapatotipobota (Bizkaia).

Metal atalari dagokionez, hiru banda lehiatuko dira: Steel Puppets (Bizkaia), Gamora (Gipuzkoa) eta Hiverland (Gipuzkoa).

Azkenik, pop rock atalean beste hiru izango dira lehian: Mobydick, The Riff Truckers, eta Yellow Big Machine. Hirurak bizkaitarrak.

22. edizioko finalisten kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira eta sarrera doakoa izango da.

Bilborockek bidalita

Exit mobile version