Nontzeberri

Bilbo Hiria lehiaketako finalak asteon egingo dira

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioko finalak ostegunean hasiko dira elektronika ataleko finalisten norgehiagokarekin. Ostiralean, berriz, metal saileko bandak arituko dira, eta larunbatean, azkenik, pop-rock estilokoak. Finalok streaming bidez ikusi ahalko www.concursovilladebilbao.com webgunean. Kontzertuak, ohi denez, Bilborock-en egingo dira.

Finalisten harira, hauexek arituko dira lehian sariak eskuratzeko asmoz: Elektronika eta bestelako joerak atalean, Rrucculla (Bizkaia), L’An2000 (Frantzia) eta Sueisfine (Valentzia) eta hirugarrenik, Vanesa Paris (Bartzelona).

Metal sailean, ostera, hauexek izango dira finalista metalzaleak: Fetitxe (Bizkaia), Insaniam (Albacete) eta Warg (Zaragoza).

Amaitzeko, pop-rock estiloan hauexek izango dira oholtzan: I Me Mine (Frantzia), My Expansive Awareness (Zaragoza) eta The Zephyr Bones (Bartzelona).

Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.

Exit mobile version