Nontzeberri

Bilbo argiz beteko da “Gau Zuria” ospatzeko

Ekainaren 20an Gau Zuria ospatuko da Bilbon, eta argia izango da protagonista. Gau Zuriak hiri osoa argiztatuko du argizko apainketa, argiztatutako etxaurre, mapping eta hiriko eraikin garrantzitsuen gaineko proiekzioak eginez.

Hiriko eraikin enblematikoenetako batzuek bestelako itxura hartuko dute irudikatuko diren argi eta proiekzioen jokoei esker. Eta horretaz gain hainbat ekimen ere programatu dira. Hala, Deustuko Unibertsitatean edo Guggenheim Museoan eta Bilboko kaleen zehar musika emanaldiak eskainiko dira. Kale-animazioko taldeak ere ibiliko dira han-hemenka, eta Guggenheim Museoan Led Zeppelinen doinuak interpretatuko dituzte.

Eta dantza ere ikusgai izango da hainbat txokotan.  Aurten Kukai Dantza Gipuzkoar konpainiak, Cesc Gelabert koreografo katalanak asmatutako Gelajauziak ikuskizuna egingo du. Beste aldetik, Alvaro de la Peña euskal koreografoaren konpainiak Koloreak izeneko dantza aurkeztuko du

Poesiarako tartea ere egongo da Euskal Museoan, eta hor, Nuria Espertek Rafael Albertiren bertsoak errezitatuko ditu.

Jakiteko noiz, zer, eta non, informazio gehiago duzue hemen.

Exit mobile version